2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

Argudiozko Testua.





  
                                                    TREBIÑU

Dakigunez Trebiñu Araban dagoen eskualdea da, baina administratiboki Burgos da.Nire ustez Trebiñu Araba izan behar da. Baina ez nik esaten dudalako, Araba izan behar da, Trebiñuko biztanle guztiek esaten dutelako. Haientzat Araba Burgos izatea baino hobea izango da.
Trebiñuko ikastolak ez du Gaztela eta Leongo diru laguntzarik jasotzen baina Trebiñu Araba izaten bada dirua jasoko du ikastoletarako. Umeek ikastolak behar dute baina ikastola batean egoteko gauza asko ordaindu behar dira. Gaztela eta Leon komunitateak ez badio laguntzarik ematen, Arabak eman behar dio. Horretarako Trebiñu Araba izan behar da.
Gasteizen erroldatuta egon behar dira, zerbitzuak arazorik gabe erabiltzeko. Araban badaude urgentzia bat badute joan ahal dira arazorik gabe, baina Burgosen badaude eta urgentzia bat badute Burgosera joan behar dira.
Herritarrek eskubuideak izan behar dituzte botatzeko eta haiek Araba aukeratu nahi dute. Historian zehar Araban sartzeko hainbat eskaera egin zuten. Zergatik ez dira oraingoan Araban sartzen?
Trebiñu Burgos izan behar da herritarrek Araba izan nahi badute esango zuten edo Arabara joango ziren bizitzera. Baina hau ez da arrazoi bat beti eskatzen ari dira Araban sartzeko eta ez dira joango Arabara bizitzera etxea eta familia Trebiñun badaukate.
Herritaren iritziak ez du balio, garrantzitsuena da lurraldetasunaren mugen inguruan Gaztela eta Leonek uste duena. Herritaren iritziak asko balio du beraiek direlako hor bizi direnak, eta zerbitzuak erabili behar dutenak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina