TREBIÑU
Dakigunez
Trebiñu Araban dagoen eskualdea da,
baina administratiboki Burgos da.Nire ustez Trebiñu Araba izan behar
da. Baina ez nik esaten dudalako, Araba izan behar da, Trebiñuko
biztanle guztiek esaten dutelako. Haientzat
Araba Burgos izatea baino hobea izango da.
Trebiñuko
ikastolak ez du Gaztela eta Leongo diru laguntzarik jasotzen baina
Trebiñu Araba izaten bada dirua jasoko du ikastoletarako.
Umeek ikastolak behar dute baina ikastola batean egoteko gauza asko
ordaindu behar dira. Gaztela eta Leon komunitateak ez badio
laguntzarik ematen, Arabak eman behar dio. Horretarako Trebiñu
Araba izan behar da.
Gasteizen
erroldatuta egon behar dira, zerbitzuak arazorik gabe
erabiltzeko. Araban badaude urgentzia bat badute joan
ahal dira arazorik gabe, baina Burgosen badaude eta urgentzia bat
badute Burgosera joan behar dira.
Herritarrek
eskubuideak izan behar dituzte botatzeko eta
haiek Araba aukeratu nahi dute. Historian zehar Araban sartzeko
hainbat eskaera egin zuten. Zergatik ez dira oraingoan Araban
sartzen?
Trebiñu
Burgos izan behar da herritarrek Araba izan nahi badute esango zuten
edo Arabara joango ziren bizitzera. Baina hau ez da arrazoi bat beti
eskatzen ari dira Araban sartzeko eta ez dira joango Arabara
bizitzera etxea eta familia Trebiñun badaukate.
Herritaren
iritziak ez du balio, garrantzitsuena da lurraldetasunaren
mugen inguruan Gaztela eta Leonek uste duena.
Herritaren iritziak asko balio du beraiek direlako hor bizi direnak,
eta zerbitzuak erabili behar dutenak.